Egilea / Autor

Iban Zaldua González Donostian jaio zen 1966an; Gasteizen bizi da egun. Historialaria da, eta uneotan historia ekonomikoa irakasten du hiri horretako Letretako Fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Idazlea denean, ipuinlariarena egiten du nagusiki. Bere lehenengo ahaleginak gaztelaniaz burtu zituen laurogeita hamarreko hamarkadan, narrazio laburrak idatziz eta, batzuetan, argitaratuz; haietako batzuk Veinte cuentos cortitos liburuan bildu zituen (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1989). Hurrengo hamarkadaren amaiera aldera euskaraz ere idazten hasi zen, eta ahalegin horien fruitua honoko bildumatan islatu da:

  • Ipuin euskaldunak (Erein, 1999, Gerardo Markuletarekin batera);
  • Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000)
  • Traizioak (Erein, 2001);
  • Itzalak (Erein, 2004);
  • Etorkizuna (Alberdania, 2005; Euskadi Literatur Saria 2006);
  • Biodiskografiak (Erein, 2011);
  • Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012).
  • Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014).
  • Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018).

Bere ipuingintzaren alerik onenak Ipuinak –Antologia bat– izeneko liburuan daude bilduta (Erein, 2010). Aurki kaleratuko da, ildo horretan, formatu elektronikoan eta edizio elebidunean (euskara-ingelesa), Ibilbidea, eta azken hamarraldiko beste bost ipuin, Booktegi argitaletxearen eskutik.

Horiez guztiez gain, bestalde, nobela labur bat argitaratu du: Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008).

Gaztelaniaz ere idazten jarraitu du; horren lekuko dira:

  • La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002);
  • Si Sabino viviría eleberria (Lengua de Trapo, 2005);
  • Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar saiakera (Lengua de Trapo, 2012; Premio Euskadi de Ensayo en castellano 2013).

Itzulpenei dagokionean, Gezurrak, gezurrak, gezurrak eta Etorkizuna gaztelaniaz argitaratu dira, Mentiras, mentiras, mentiras eta Porvenir izenburupean hurrenez hurren (Lengua de Trapo 2006 eta 2007), eta baita La patria de todos los vascos eleberria ere (Lengua de Trapo 2010). Bestalde, bi ipuin jasotzen ditu Mari Jose Olaziregik argitaratutako An Anthology of Basque Short Stories bildumak (Center of Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2004), eta beste bat Mikel Ayerberen Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts izenekoan (Center of Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2012). Etorkizuna italieraz argitaratu da Avvenire izenburupean (Gran Via argitaletxea 2009), eta Inon ez, inoiz ez katalanez (Enlloc, mai, Godall Edicions 2015). Zenbait antologiek, hala euskarazkoek nola gaztelaniazkoek, jasotzen dituzte Iban Zalduaren ipuinak: Pequeñas resistencias. Antología del nuevo cuento español (Páginas de Espuma 2002), Cuentos policíacos: tinta y pólvora (Páginas de Espuma 2005), Comedias de Shakespeare (451 Editores 2007), Haginetako mina (Txalaparta 2008), Irakurtzen (Meettok 2008), Más por menos. Antología de microrrelatos hispánicos actuales (Sial 2010), Mar de pirañas. Nuevas voces del microrrelato español (Menoscuarto 2012), Simbiosis (Una antología de ciencia ficción) (La Pereza Ediciones 2016) eta abar.

Aipatu Ese idioma raro y poderosoz gain, euskal literatura garaikidearen inguruko beste hiru saiakera idatzi ditu, euskaraz hirurak:

  • Obabatiko tranbia. Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1989-2001) (Alberdania, 2002);
  • Animalia disekatuak. (Libeloak, panfletoak eta beste zenbait taxidermia-lan) (Utriusque Vasconiae, 2005).
  • (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016).

Saiakeraren eremu labainkor horren testuinguruan koka daiteke, orobat, James Robertson idazle eskoziarrarekin batera 2019ko udan argitaratuko duen eskutitz trukea, Txekhov vs. Shakespeare sailaren barruan eta Etxepare Institutuaren babespean, Scotland Goes Basque programaren baitan.

Gazte literaturaren alorrean, azkenik, bi nouvelle eman ditu argitara, eta komiki baten gidoia:

  • Kea ur gainean (Elkarlanean, 2002);
  • Ile Luzeen kondaira (Pamiela, 2003);
  • Azken garaipena, Julen Ribasen marrazkiekin (Ikastolen Elkartea, 2011; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2012).

Bere ibilbidean zehar zenbait komunikabiderekin kolaboratu du, orobat: Euskaldunon Egunkaria, Berria, El País eta Diario de Noticias de Álava egunkariekin, Argia, Nabarra eta Pop pilulak aldizkariekin, Euskadi Irratiarekin (Arantxa Iturberen eta Maite Artolaren saioetan), Noticias taldeko Ortzadar gehigarriarekin…

Irakurketa tailer bat koordinatzen du, Gasteizko Irakurle Kluba, eta Volgako Batelariak aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen.

***************************

Iban Zaldua (San Sebastián, 1966). Escritor y profesor de historia, vive en Vitoria-Gasteiz. Escribe tanto en euskera como en castellano, y suele traducir él mismo sus obras. Entre elas destacan los libros de relatos Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000; traducido por él mismo al español como Mentiras, mentiras, mentiras, Lengua de Trapo 2006), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005; galardonado con el Premio Euskadi de Literatura 2006 y traducido por él mismo al castellano como Porvenir, Lengua de Trapo, 2007,  y al italiano por Roberta Gozzi como Avvenire, Gran Via, 2009), la antología Ipuinak –Antologia bat– (Erein, 2010), Biodiskografiak (Erein, 2011; traducido por él mismo al castellano como Biodiscografías, Páginas de Espuma, 2015), Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012), Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014; traducido por Ainara Munt y María Colera al catalán con el título Enlloc, mai, Godall, 2015) y Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018). No tardará mucho en publicarse, como libro electónico y en edición bilingüe (euskera-inglés), la antología Ibilbidea, eta azken hamarraldiko beste bost ipuin (Booktegi 2019).

También ha publicado las novelas Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) y Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008, traducida al castellano por él mismo como La patria de todos los vascos, Lengua de Trapo, 2009), así como los ensayos sobre literatura Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005), Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar (Lengua de Trapo, 2012; Premio Euskadi de Ensayo en 2013 y traducido al inglés como This Strange and Powerful Language: Eleven Crucial Decisions a Basque Writer Is Obliged to Face, University of Nevada, Reno, 2016) y (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016).

Suyo es asimismo el guión del cómic de ciencia ficción Azken garaipena (Xabiroi, 2011), dibujado por Julen Ribas, y que recibió el Premio Euskadi de Literatura Juvenil en 2012 (publicado en gallego por la editorial Urco en 2014 con el título A vitoria final). En el campo de la literatura juvenil ha publicado dos pequeñas nouvelles, tituladas Kea ur gainean (Elkarlanean, 2002) e Ile Luzeen kondaira (Pamiela, 2003).

Utzi iruzkina