Zerrenda bat: DonostiKluba 11rako saioa(k)

Joan den larunbatean, 2016ko urriaren batean, musika pintxatzen ibili nintzen Lloyd Cole handiak DonostiKluba 11 jaialdian eman zuen kontzertuaren ostean, Gazteszenan. Post honetan orduan eskaini nuen saioko kanten zerrenda (set lista) jasotzeko asmoa daukat, bai eta pittin bat arrazoitzeko ere.

Aurreneko saioa, gaueko hamabiak aldekoa, Lloyd Coleren lehenengo kontzertuaren ostean eman behar nuen. Publikoaren bataz besteko adina zein izan zitekeen susmatuz (nirearen ingurukoa, alegia), Lloyd Cole and The Commotions taldeak 80ko hamarraldian argitaratu zituen hiru disko klasikoen (Rattlesnakes, 1984; Easy Pieces, 1985, eta Mainstream, 1987) garai bertsuko abestiak aukeratu nituen, Coleren diskoekin batera deskubritu edo liluratu nindutenak, edo haien dotorezia eta gitarren pop-a gogorarazten zidatenak nolabait. Bide batez, Cole ederki aritu zen, bakarka eta bere semearen gitarraren laguntzaz, duela urte batzuk Kursaalen ikusi ahal izan genuena baino askoz ere hobeto, lasaiago, seguruago. Edonola ere, hauexek izan ziren bis-aren ostean pintxatu nituen kantak, ipini nituen orden berean:

-Lloyd Cole, “My Bag” (Dancing Remix).

-The Smiths, “This Charming Man“.

-Billy Bragg (Johnny Marr-ekin batera), “Shirley“.

-Kirsty MacColl, “A New England“.

-New Order, “Love Vigilantes“.

-XTC, “Generals and Majors“.

-The Style Council, “My Ever Changing Moods“.

-Aztec Camera, “Walk Out To Winter” (Extended Version).

-Felt, “Sunlight Bathed The Golden Glow” (Single Version).

-The Woodentops, “Get It On“.

-The Blue Nile, “Tinseltown In The Rain“.

-Itoiz, “Lo Egin“.

-Talking Heads, “This Must Be The Place“.

-The Stranglers, “Skin Deep“.

Baneuzkan saioa jarraitzeko zenbait kanta (The Beat, House of Love edo McCarthty-renak, besteak beste), baina hurrengo taldeak, Cecilia Payne bizkaitar indie oso interesgarriak (eta gazteak), bere kontzertuari ekin behar izan zion (Chris Isaak-en “Wicked Game“-ren bertsio eder bat jo zuen laukoteak), eta hortxe utzi behar izan nuen lehenengo set-a.

Hurrengo DJ tartea laburragoa izan zen, Cecilia Payne eta Smoke Idols taldeen kontzertuen arteko etenaldian. Set horretan new wave, afterpunk eta techno-pop garaiko kanta zaharrunoak eta gauzatxo pixka bat “berriagoak” nahastea nuen helburu, publikoa neurri batean alda zitekeela pentsatuta (aipatutako taldeak oso gazteak baitira, oro har). Hementxe saiotxoaren zerrenda:

-The Jam, “Town Called Malice“.

-Cornershop, “Brimful of Asha” (Fatboy Slim Remix).

-Julian Cope, “Trampolene“.

-Blur, “Girls & Boys“.

-Orchestral Manoeuvres In The Dark, “Electricity“.

-Foals, “Balloons“.

-Fischer-Z, “Room Service“.

-Maxïmo Park, “Girls Who Play Guitar“.

-Buzzcocks, “Ever Fallen In Love“.

-Radio 4, “Enemies Like This“.

-The Clash, “Armagideon Time“.

Ondoren Smoke Idols bizkaitar madchesterzaleak aritu ziren Gazteszenako taulan, eta haiek amaitu ondorengo lehenengo kantak ezin zuen Inspiral Carpets-ena baino izan:

-Inspiral Carpets, “Dragging Me Down“.

-Hertzainak, “Hil ezazu aita“.

-Delorean, “Metropolitan Death 3“.

-The B-52’s, “52 Girls“.

-Saint Etienne, “I’ve Got Your Music“.

-Frankie Goes To Hollywood, “Two Tribes“.

-Everything But The Girl, “Wrong” (Todd Terry Remix).

-Joy Division, “Love Will Tear Us Apart“.

Happy Mondays-en “Hallelujah” (McColl Mix) ipintzen hasita nintzenean amaitu behar nuela abisatu zidaten, eta nik, ohi bezain esaneko, aparatua itzali nuen, penaz, tintontzian The Cure, M-ak, El Columpio Asesino eta The Stone Roses utzita, besteak beste.

Orain hau guztia ordenatzea dagokit (ikus amaierako argazkia). DJ saio bat prestatzeak lana eskatzen duelako, bai eta entropia sortzen ere, norberaren diskotekan behintzat.

PS. Eskerrik asko Sergio, Ras, Ernesto eta antolakuntzako guztiei tratuagatik eta laguntzagatik!

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s